XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
21. IKASGAIA.11. IRAKASTUNITATEA
GAIA ETA OINHARRIA. EREDUAK ETA EGITUR HITZAK
- Eman niri
Zein liburu?
.
Non dago?
. Han apalategian
Substantiboakapalategi
. baso
botila
ganibet
goilare
kaxa
kikara
kutxatila
Tori ¡
Adjektiboak
- handi
- ekar
Oinharrizko euskaran, arau jeneral bezala, inperatiboa aditz laguntzailerik gabe erabiliko da: Eman niri, honi, horri, hari, etab.
Euskal Herriko zenbait eskualdetan galdu egin da J, TS eta Z kontsonanteen ahozkapen jatorra.
Saia zaitez, kontsonante hoik ongi ebakitzera.
Adieraz mimikaz
(a) ENTZUTEA (liburuak hitxita).
(b) ENTZUTEA ETA ULERTZEA (liburuak zabalik, textua estalita).
(c) ENTZUTEA (liburuak hitxita).
(d) ENTZUTEA ETA DENEK BATERA ERREPIKATZEA (liburuak hitxita).
(e) ENTZUTEA ETA TALDEKA NAHIZ BAKARKA ERREPIKATZEA (liburuak hitxita).
(f) GORAKI IRAKURTZEA: Denek batera, taldeka nahiz bakarka (liburuak zabalik).
IHARDUNALDIA ETA EREDUEI BURUZKO ARIKETA: Liburuak hitxita
(a) EMAN NIRI... BAT iradokitzeko, eta elkar hizketa eskenifikatzeko.
Ekin ihardunaldiari, ikasleek beren egitekoa ongi egin arte.
Hauek, zeinu eta mimikaz baliaturik hitz egingo dute.
Eman zuk gidahitzak.
IRAKASLEA: Urlia eta Sandia, eskenifika elkar hizketa, mesedez. Urlia,... liburu.
1. IKASLEA: Eman niri liburu bat, mesedez.
2. IKASLEA: Zein liburu? Hau?.
IRAKASLEA: Gorri.
1. IKASLEA: Ez,hori ez. Ekar liburu gorria.
2. IKASLEA: Non dago?
IRAKASLEA: Apalategi.
1. IKASLEA: Han, apalategian.
2. IKASLEA: Hau?
1. IKASLEA: Bai, horixe.
2. IKASLEA: Tori ¡
1. IKASLEA: Eskerrik asko.
Egin berdin, gidahitzak aldatuz.
Eskenifikazioa hasi baino lehen, adieraz mimikaz
Hona hemen beste gidahitz batzu:idazluma / gorri / hemen
. lapitz/ beltz / hor
alkondara / zuri / han
gona / gris / hemen
maleta / marroi / hor
gorbata / hori / han
boltsa / berde / hemen
brusa / zuri / hor
(b) EMAN HONI / HORRI / HARI... BAT iradokitzeko, eta elkar hizketa eskenifikatzeko.
Eskenifika eraz elkar hizketa lehen bezala.
Adieraz mimikaz
(c) EMAN GIZONARI... BAT iradokitzeko eta elkar hizketa eskenifikatzeko.
Eskenifika eraz elkar hizketa lehen bezala.
Adieraz nola edo hala
Hona hemen, datiboan jar daitezkeen beste hitz ezagun batzu:aeroneska
. mekanikari
emakume
mutil
erizain
neskatila
esnesaltzaile
polizia
etxekoandre
postari
ileapaintzaile
(d) EMAN URLIARI / SANDIARI / BERENDIARI... BAT iradokitzeko, eta elkar hizketa eskenifikatzeko.
Eskenifika eraz elkar hizketa lehen bezala.
Komeni da, izen propioak, batzu bokalez eta beste batzu kontsonantez bukatzea.